XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Besteen artean hau zion: Euskarak gaur, funtsean, Unamuno-ri erantzuna emana dio. Gure hiztegi teknikoak ikusita, gure azken bibliografia ikusita, UEU-k atera duen liburu-mordo teknikoa ikusita, UZEI-k halako lehiaz daramakin lan eskerga ikusita, Unamuno-ren iritzia ez da iristen ironiara ere.... Megaterio eta horrelako berritxukeriak beste hizkuntzentzat izango dira, ez guretzat. Euskara idazten (eta horregatik izurratzen ekonomikoki, etabar) aritzen garenok ongi dakigu Unamuno-ren aurresana txotxolokeria merke bat dela. Noiztik dauka euskarak esperma ezkultu baten eragina bere soinean...?. Iritzi horiekin (eta gaurko erdal idazle vaskongadoen jokaerekin) ezin pertsonal bat baino ez da agertzen, eta ez euskararen akats basiko bat.

Hori guztia guretzat iraingarria, penagarria eta absolutuki inkultua azaltzen zaigu.

Unamuno pertsonalki egiteko gauza izan ez zena (eta borondaterik ere ez zuen ezarri) ezin daiteke besteei egotzi.

Bere hermoso monumento], venerable reliquia eta noble ejecutoria eta gisakoak txotxolokeria antzu batzuk baino ez dira, gaur bertan hainbeste idazle vaskongadilloek erdaraz egiten dutena aurresanaz.

Euskal Herriko elite konprometituenak ez dute euskara museoan ikusi nahi, kalean sendo eta mardul baino....

Eta Ortega y Gasset-ek (eta berak euskararen barneko berri guti zuen, eta horregatik hobe zuen isilik egotea!!) egozten duena txotxolokeriazko norabide penagarri berdinean datza; izan ere, berak egiten duen kritika egiteko, gutienez, euskara ezagutu behar da, eta ez pontifikatzen hasi....

Gure filosofariaren iritzia pedanteria antzu eta harro bat baino ez da.

.

Hori guztia txabakeneria pedante bat baino ez da....